Nahia Garrido urretxuarrak Euskal Herriko igeriketa txapelketa jokatu du asteburuan. Aurreko egunetan gaixo egon den arren, lan bikaina egin du. Bizkar igeriketako 100 metroko proban igerilari onena izan da. Tximeleta igeriketako 100 metroko proban, berriz, maila absolutuan hirugarren igerilari onena izan da eta junior mailan, berriz, onena. Hilaren 28an Espainiako txapelketan parte hartuko du.