Asteazkenean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, Urolak gizonezkoen senior taldeko amak gonbidatu zituen atzoko partidara, jokalarien bizitzan duten garrantzia azpimarratzeko. Gazteek ustekabe ederra jaso zuten eta beraien amek omenaldi xumea. “Itzalean egon arren, emakume hauek Urolaren familiaren parte direla nabarmentzeko egin dugu ekitaldia”, azaldu dute Urolako arduradunek.