Bihar, 18:30ean, Xabier Goñiren oroimenezko pilota txapelketako final laurdenetako azken partidak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekaun. Lau t’erdiko txapelketan, Oier Ibarluzea urretxuarrak Beñat Zubizarreta ataundarraren aurka jokatuko du. Ibarluzeak gazte mailako Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa irabazi zuen 2022an. Zubizarreta Baiko enpresan jokatzen duen Iraitz Zubizarretaren anaia da. Biharko partida irabazten duenak finalerdia jokatuko du hilaren 29an, Rekalde bizkaitarraren aurka. Binakako partidari dagokionez, Julen Alberdik eta Alduntzinek, Elola eta Lizeagaren aurka jokatuko dute. Astero bezala, txapelketako partiden aurretik, Beloki pilota eskolako haurrek jokatuko dute. Markel Gabirondok eta Aitor Nuñezek, Ekhi Oiartzabal eta Leo Ruiz de Gordoarekin neurtuko dituzte indarrak.
Datorren astean finalerdietako lehen partidak jokatuko dira. Lau t’erdiko txapelketan Balerdik Etxeberriaren aurka jokatuko du eta binakakoan Muruak eta Ugartemendiak, Igoa eta Apezetxearen aurka jokatuko dute.