ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Jeni Galdosen 'Denda txikiak' bertso sorta.
- Egilea: Jeni Galdos Ormategi
- Gaia: ‘Denda txikiak’
- Doinua: Oihaneko pagoak blai
Ni neu txikia nintzela
oroitzen dut nik horrela
gu bizi ginen auzoan bertan
denda txiki asko zela (bis)Dendaz beteta zen dena
hori gendun ederrena
denda gehienek bere izentzat
hartzen zuten jabeena (bis)Fruta bila Mertxe-nea
arrai bila Feli-nea
Azucena-na ogita eta
txope bila Purinea (bis)Orain ai da hau aldatzen
eta herriak du galtzen
denda txikiak ixtearekin
kaleak ditugu hiltzen (bis)Indartu ditu Internetak
online bidezko erosketak
pantaila paren jartzen gara ta
astintzen ittugu tarjetak (bis)Etxetik mugitu gabe
hori omen dugu klabe
denbora gutxin egin gaitezke
munduko edozeren jabe (bis)Egin nahi nuke aldarri
mesedez pentsatzen jarri
benetan herriarentzat hori
degun guk aberasgarri. (bis)