Oier Ibarluzea urretxuarrak Goñiren oroimenezko lau t’erdiko txapelketako final laurdenetako partida jokatu du gaur Beloki pilotalekuan, Beñat Zubizarreta ataundarraren aurka. Ibarluzeak jokatu gabe eman du bolada bat, lesio bat medio, eta gaur ezin izan dio Zubizarretari aurre egin. Ataundarra 22 eta 3 nagusitu da. Hilaren 29an finalerdia jokatuko du, Rekalde bizkaitarraren aurka.
Datorren astean finalerdietako lehen partidak jokatuko dira. Lau t’erdiko txapelketan Balerdik Etxeberriaren aurka jokatuko du eta binakakoan Muruak eta Ugartemendiak, Igoa eta Apezetxearen aurka jokatuko dute.