Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k Ane Legarreta Zumarragako bandako zuzendariaren ESAS egitasmoa saritu dute
Ane Legarreta Zumarragako musika bandako zuzendariak beste emakume sortzaile batzuekin sortutako Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak (ESAS) Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren berdintasunerako Zirgari saria lortu du. Legarretaren eta bere kideen egitasmoa kulturaren arloan berdintasunaren alde egiten duen lanagatik saritu dute. ESAS duela bi urte sortu zuten eta ordutik, hainbat ekimen jarri dituzte abian. Emakumeen arteko elkarlana sustatzen dute, beraien egitasmoak aurrera ateratzeko eta ikusgarritasuna emateko.