Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltzak irabazi dute Martxoan Bertsoko hirugarren kanporaketa
Atzo gauean Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde larrosak (Amaia Iturriotz, Antton Fernandez eta Eneko Beretxinaga), Bandolerok (Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltza) eta Xamuir (Irati Sanchez de Arevalo, Samuel Segade eta Xabier Meabe) taldeek parte hartu zuten. Bandolerok taldea nagusitu zen.
Finala datorren ostiralean jokatuko da, 22:30ean, gaztetxean. Bertso Olariak (Lierni Ugarte, Ane Beloki eta Jone Narbaiza), Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres) eta Bandolerok taldeek parte hartuko dute.