Zumarragako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu du, Eitzako ibarbidea urbanizatzeko. Egun hormigoizko hodi batetik doan erreka aire librera aterako dute. Erreka Antiotik dator.
Obra bi fasetan egingo da. Lehenengoan lur mugimendua egingo da. Aurrekontua 500.000 eurokoa izango da. Bigarrenean urbanizazio lana egingo da. Aurrekontua 300.000 eurokoa izango da. Helburua erabiltzen ez den toki bat erabiltzea da. Obra 2023an eta 2024an zehar egingo da.
Urbanizazioari dagokionez, egungo jolas parketik gertu beste bat egingo da eta errekaren bi aldeak lotuko dituzten bi zubi ere egingo dira.
San Gregorio eta Antio hiribidearen atzealdea nola geldituko den erakusten duen muntaia (Eitzako etxe-orratzetatik ikusita).
San Gregorio eta Antio hiribidearen atzealdea nola geldituko den erakusten duen muntaia (Eitzako etxe-orratzetatik ikusita).
San Gregorio eta Antio hiribidearen atzealdea nola geldituko den erakusten duen muntaia (Antio hiribidearen goialdetik ikusita).
San Gregorio eta Antio hiribidearen atzealdea nola geldituko den erakusten duen muntaia (Gurrutxazpitik ikusita).
Jolas parke berria, egungo parketik ikusita.
Antio hiribidearen eta San Gregorio kalearen atzealdea jolas parkearekin lotuko dituen zubia.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua eta Mikel Serrano alkatea, aurkezpen ekitaldian.