Lehen astean 350 lagun inguruk parte hartu dute
Urretxu eta Zumarragako udalek Mingainluze lehiaketa berreskuratu dute. Bertsio berrian, etxean jokatzen da (mugikorrarekin edo ordenagailuarekin) eta adin guztietako herritarrek parte hartu dezakete.
Apirilaren 5era bitartean, asteazkenero jolas bana argitaratuko dute Urretxuko eta Zumarragako udaletako Euskara sailek Kahoot! aplikazioaren bidez. Herritarrek astebeteko epea dute beraien ezagutza maila eta trebetasuna neurtzeko.
Mugikorretan zein ordenagailuz jolastu ahal da. Mugikorretan, Kahoot! aplikazioan aste horretarako kodea sartuta, eta, ordenagailuan eta mugikorretan, kahoot.it webgunean kode bera sartuta. Asteazkenero kode berri bat zabalduko da bi udalen sare sozial eta webguneetan, aste horretan zehar jolastu ahal izateko.
Lehen saioa joan zen astean izan zen eta arrakasta itzela izan zuen. 350 lagun inguruk parte hartu zuten. Jokatu nahi baduzue, sakatu hemen.
Egitasmoak Euskadi Irratiko lankideen arreta piztu du eta Gorka Azkarate koordinatzailea gonbidatu dute. Antton Telleria Mihiluzeko aurkezlea batu da elkarrizketara, sorpresan. Elkarrizketa entzuteko sakatu hemen.