Jon Urzelai Urbieta eta Miriam Luki Albisua idazleek liburuak argitaratuko dituzte udaberrian. Jon Urzelaik Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. mendean saiakera argitaratuko du, Susa argitaletxearekin. Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du, mende erdian eremu globalean zein lokalean gertatu direnak josita. Lukik, berriz, Argialdiak narrazio liburua argitaratuko du, Susa argitaletxearekin berak ere. Egunerokoan ezustean gertatzen diren pitzadurak eta horiek sorturiko argiuneak bildu ditu bere lehen liburuan.