Lan bizitza osoa Aspacen eman du eta hilaren 31n erretiroa hartuko du
Imanol Garrok (Zumarraga, 1960) lan bizitza osoa Aspacen eman du. 18 urterekin hasi zen eta martxoaren 31n hartuko du erretiroa. Azken 45 urteetan, garun paralisia eta antzerako gaitzak dituztenen bizitza kalitatea hobetzeko lan egin du Aspaceren Urretxuko eguneko zentroan. Gaur, Urretxuko eguneko zentroko erabiltzaileek eta langileek merezitako omenaldia eskaini diote.
Hasteko, erabiltzaileen, beraien senitartekoen eta lankideen testigantzekin osatutako bideoa eman dute. Ondoren, bazkaria egin dute, festa giroan. Garrok bideoa “oso hunkigarria” izan dela eta Aspacen emandakoa baino askoz ere gehiago jaso duela esan du.
GoiBerri aldizkariak Garrori egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.
Horra hor 45 urte hauetan ateratako argazki batzuk.