Atzo goizean Gorlako Igoera txirrindulari lasterketa entzutetsua egin zuten Bergaran. Baque taldeko Alex Diaz urretxuarrak eta Laboral Kutxa taldeko Nicolas Alustiza zumarragarrak oso lan ona egin zuten. Diaz seigarren postuan helmugaratu zen, David Delgado irabazlearengandik 28 segundora. Alustizak 11. egin zuen, irabazlearengandik 44 segundora.
Argazkia: Karlos Baleztena.