Atzo Antonio Molina hil zen. Sorian jaio zen duela 90 urte, baina gaztetan Euskal Herrira etorri zen etorkizun hobe baten bila. Orbegozo enpresako lehen grebak bultzatu zituen eta sindikatu munduan jarraitu zuen, 1991n erretiroa hartu zuen arte. Urretxuko Udaleko zinegotzia izan zen, PSE-EErekin.
Otamotz aldizkariak 2005ean egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen (7. eta 8. orrialdeak).
Argazkia: Miriam Luki (2014).