Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak koloneko minbiziaren aurkako topaketa mediko-gastronomikoak antolatu ditu. Biharkoa (asteartea) Urretxun izango da: 18:00etan, Madaya elkartean. Sukaldari batek mendu osasuntsua prestatuko du topaketara hurbiltzen diren guztientzat. Ainara Iriarte Zumarragako ospitaleko Digestio zerbitzu buruak ere parte hartuko du. Laura Mongelos minbiziaren aurkako elkarteko psikologoak zuzenduko du saioa. Nahi duten guztiek parte har dezakete. Horretarako, izena eman behar da: 943 745 77 22 zenbakira deitu behar da edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat idatzi.
Koloneko minbizia (%14,54), prostatakoa (%12,44) eta bularrekoa (%11,59) dira EAEn gehien diagnostikatzen direnak. Biharko ekitaldiaren helburuak koloneko minbizia gizonei bakarrik eragiten diela gezurtatzea, gaixotasun hori saihesteko moduak ezagutzera ematea eta gure osasunaz arduratzea dira. Elikadura orekatua, tabakoa eta alkohola saihestea eta ariketa fisikoa oso garrantzitsuak dira koloneko minbizia prebenitzeko.