Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako Kopako finala eta Espainiako Txapelketa jokatu ditu Andaluziako Sierra Nevada eski estazioan. Ostiralean erraldoia izan zen eta lehena egin zuen, bi txandak irabazi ondoren. Larunbatean eslaloma izan zen. Lehen txanda irabazi egin zuen eta bigarrenean erori egin zen. Atzo, berriz, super erraldoia eta super konbinatua jokatu zituen eta biak irabaztea lortu zuen. Formigalen, Espoten eta Sierra Nevadan lortutako emaitzen eskutik, Espainiako Kopa irabazi du.
Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da, Andorran. Ondoren, apirilaren 2tik 8ra Val d’Isere (Frantzia) eski estazioan Skara proban parte hartuko du Espainiako selekzioarekin. Proba hori Europako txapelketatzat hartzen da.