Martxoan Bertsoako taldekako txapelketako finala ostiralean egin behar zen, baina Haritz Berasategiren heriotza dela eta, atzeratzea erabaki zen. Larunbat honetan jokatuko da, 22:30ean, gaztetxean. Finalaren aurretik, 18:30ean, bertso musikatu saioa egingo dute toki berean.
Aurtengo Martxoan Bertsoa apirilaren 15ean amaituko da, Miseriaren adarrak ikuskizunarekin. Labeaga aretoan izango da, 18:00etan.