June Garitano eskiatzaile urretxuarra maila absolutuko Espainiako Txapelketa jokatzen ari da, Kataluniako Baqueira Beret estazioan. Astelehenean bigarren egin zuen eslalom proban, bere taldekide Arrieta Rodriguezen atzetik (Donostiarra da, baina bere ama Gabiriakoa da eta bere aita Ordiziakoa). Gaur, berriz, Garitanok eslalom erraldoia irabazi du. Arrieta hirugarren izan da.