Nahia Garrido igerilari urretxuarra Espainiako Txapelketa jokatzen ari da. Asteazken goizean bizkar igeriketako proba jokatu zuen eta denbora bikaina egin zuen: 1:02.29. Denbora horri esker, gazte mailako Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan parte hartuko du. Munduko Txapelketa Israelen jokatuko da eta Europakoa Serbian. Asteazken arratsaldean maila absolutuko bizkar igeriketako 100 metroko proban parte hartu zuen. Seigarren egin zuen eta gazte mailako bigarren onena izan zen. Atzo (osteguna) tximeleta estiloko 50 metroko proban parte hartu zuen. Gazte onena izan zen eta txapelketako errekorra hautsi zuen.