Euskadiko Orkestra Polonian bira egiten ari da. Ravel eta Mahler konpositoreen lanetan oinarritutako errepertorioa prestatu dute. Guridiren lan bat ere joko dute. Asteartean Varsovian jo zuten eta asteazkenean Wroclaw hirian jo zuten. Krakovia eta Katowicen ere joko dute. Euskadiko Orkestrarekin Poloniara joan diren musikarien artean Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesado senar-emazteak daude. Urretxuko Irigon baserriko musikariak klarinetea jotzen du eta bere senarrak biolontxeloa. Euskadiko Orkestran ezagutu zuten elkar.
Zufiaurrek atzoko kontzertua “sekulakoa” izan zela dio. “Ikusleak pozez zoratzen zeuden. Poloniarrak hotzak zirela uste nuen eta guztiz kontrakoak dira. Jendea zutitu egin zen, txalo egin zuen, beste bat jotzeko eskatu zigun… Hasieratik txaloak eta oihuak entzun genituen konposizio bakoitzaren ondoren. Programa oso luzea eta gogorra da, baina pozik bukatu genuen. Pandemiaren ondorengo lehen irteera da. Konfinamendua hasi baino bi egun lehenago Turkiatik itzuli ginen eta ordutik ez dugu kanpoan jo. Bira hauek euskal kultura eta Euskadiko Orkestra ezagutzera emateko balio dute”.
Atzoko kontzertuko pasarte bat entzuteko, sakatu hemen.