Atzo, pilota txapelketa herrikoiko eta Goñiren oroimenezko txapelketako partidak jokatu ziren Beloki pilotalekuan. Txapelketa herrikoian, Rodriguezek eta Alemanek, iazko txapeldunordeek, 18 eta 8 irabazi zieten Egiburu eta Agirreri. Oliveira eta Ibañezen aurka jokatuko dute finala.
Lau t’erdiko txapelketari dagokionez, Beñat Zubizarreta ataundarrak 22 eta 11 irabazi zion Rekalde bizkaitarrari. Irabazleak Oihan Etxeberriaren aurka jokatuko du datorren asteko finalean. Binakako txapelketan, berriz, Elola eta Lizeagak 22 eta 21 irabazi zieten De la Fuente eta Garmendiari. Finala Murua eta Ugartemendiaren aurka jokatuko dute.
Txapelketa herrikoiko eta Goñi txapelketako finalak datorren asteazkenean jokatuko dira: 18:30etik aurrera, Beloki pilotalekuan.