Amerikako Estatu Batuetako hiriburuko ikastetxe bateko ikasleak Urretxu eta Zumarragan egon dira gaur. Gonzaga College High School jesuiten ikastetxe bat da eta ikasleak Inaziotar Bidea egitera etorri dira, Varsity enpresaren eskutik. Eguerdian Iparragirreren aurrean argazkia atera dute eta ondoren Navarro jatetxean bazkaldu dute. “Ikastetxean San Inaziori eta bere bizitzari buruz ere ikasten dute eta sustraietara etortzea eta berak egindako bidaia egitea erabaki dugu. Orain arteko bidea gogorra izan da, baina asko gustatu zaigu. Nik 2019an zortzi egunetan egin nuen Inaziotar Bidea, baina ikasleek oraingo honetan ezagutu dute”, esan du irakasleak.