Zumarragako ospitaleko garbitzaileek greba egiten ari dira berriro, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen babesarekin. Aurrekoak aste bateko iraupena izan zuen. Otsaila amaieran hasi zuten eta martxoaren 5ean amaitu. Beraien aldarrikapenak aintzat hartu ez dituztela ikusita, berriro greba egiten ari dira. Oraingoak bi asteko iraupena izango du. Martxoaren 20an hasi zuten eta apirilaren 2an amaituko dute. Gaur arratsaldean manifestazioa egin dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Bihar goizean kontzentrazioa egingo dute Eusko Legebiltzarrean.