Euskadiko errekorra hautsi du eta arratsaldean Espainiako Txapelketako finala jokatuko du
Nahia Garrido igerilari urretxuarra Espainiako Txapelketa jokatzen ari da. Asteazken goizean bizkar igeriketako proba jokatu zuen eta denbora bikaina egin zuen: 1:02.29. Denbora horri esker, gazte mailako Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan parte hartuko du. Munduko Txapelketa Israelen jokatuko da eta Europakoa Serbian. Atzo (ostirala) bizkar igeriketako 200 metroko kanporaketa jokatu zuen. Hor ere Europako eta Munduko txapelketetan parte hartzeko behar zuen gutxieneko denbora lortu zuen. Gainera, Euskadiko errekor absolutua lortu zuen: 2:13.18. Maila absolutuko bizkar igeriketako 200 metroko probako finala ostiral arratsaldean jokatu zen. Nahia gazteena zen, baina ia amaiera arte onenekin igeri egin zuen eta bosgarren postuan sailkatu zen.