
Zumarragako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan parte hartuko du, esku pilotan eta gomazko paletan. Esku pilotan Ataunen aurka jokatuko du: maiatzaren 14an Zumarragan eta maiatzaren 21ean Ataunen. Final zortzirenetako kanporaketa gainditzen badu, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an final laurdenetako partidak jokatuko ditu.
Gomazko paleta txapelketari dagokionez, Zumarragak Oiartzunen aurka jokatuko du final zortzirenetako kanporaketa: maiatzaren 14an Oiartzunen eta maiatzaren 21ean Zumarragan. Final laurdenetan, Astigarraga dute zain.
Beloki pilota elkarteak bi txapelketetan izena eman duten pilotarien izenak ezagutzera eman ditu. Esku pilota txapelketan Mikel Damian Tena eta Eneko Garcia Muñoz kadeteek; Julen Armaolea Peñagarikano eta Oier Plazaola Iturbe gazte mailako pilotariek eta Beñat Agirre Arostegi, Mikel Egiburu Herrero, Ander Quina Biain, Iñigo Viana Mujika eta Josu Viana Mujika nagusi mailako pilotariek eman dute izena.
Gomazko paleta txapelketari dagokionez, Beñat Agirre Arostegi, Jon Andueza Otaegi, Mikel Egiburu Herrero, Alberto Garcia de Albeniz Gorospe, Ander Quina Biain, Mikel Rodriguez Aldama, Iñigo Viana Mujika eta Josu Viana Mujikak eman dute izena.
Zumarragak 2016an parte hartu zuen azkenezko esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Gomazko paleta txapelketan, berriz, hirugarren urtea du jarraian.
Argazkia: joan zen hamarkada erdialdean esku pilotako Gipuzkako Herriarteko Txapelketan parte hartu zuen taldea.