Zatika-Goierri txirrindulari taldeko kadete mailako txirrindulariek taldekako sailkapena irabazi zuten atzo Durangon, Aitor Bugalloren oroimenezko lasterketan. Taldea Hodei Salaberria, Aner Irizar, Ekain Leizeaga, Eki Izagirre, Alvaro Ferrero, Erlantz Aranburu, Auritz Ormazabal eta Joanes Lizarraldek osatu zuten. Hodei Salaberria hirugarren postuan sailkatu zen eta Aner Irizarrek tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen.