Urretxuko igerilekuak ekainaren 16an irekiko dira eta irailaren 10a arte egongo dira zabalik, 11:00etatik 20:00etara. Igerilekuek ohiko egutegia eta aforoa berreskuratuko dute, pandemiaren ondoren. Aforoa 1.685 lagunekoa izango da.
Igerilekuetako tabernaren kudeaketa hartu nahi dutenek 943 03 80 88 zenbakira deitu behar dute. Eskaerak maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira. Harrera zerbitzuari eta sorosleei dagokienez, udalak hiru lagun kontratatuko ditu harrerarako eta beste hiru sorosle lanak egiteko. Lan eskaintza udalaren webgunean argitaratu du (urretxu.eus).