Filmatzea ekainaren 6an hasiko da eta San Fermin egunera arte luzatuko da
Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak El hoyo 2 pelikulan parte hartuko du. Filmatzea ekainaren 6an hasiko da eta San Fermin egunera arte luzatuko da. El hoyo pelikulak sekulako arrakasta izan zuen. Sitges-en sari nagusia lortu zuen eta Goya bat ere irabazi zuen. Netflix-en film ikusienen artean egon zen. Argazkian, aktore urretxuarra Galder Gaztelu Urrutia zuzendariarekin.