Zumarragako Casino elkarteko zuzendaritzak Luis Mari Irizar omendu zuen ostiralean. Irizarrek 50 urte bete ditu diruzain karguan. Afaria egin zuten eta oroigarri bat oparitu zioten.
Zuzendaritzako kideek Casino elkarte gastronomiko bilakatu zenetik izandako lehendakariak gonbidatu zituzten ekitaldira. Antton Arbuluk eta Mariano Diezek Irizarrekin tratua izan duten zuzendaritza guztiak ordezkatu zituzten.
Bestalde, zuzendaritzak Arbulu eta Diez lehendakari ohiei Casinoren intsignia oparitu zien, elkartearen alde egindako lanagatik. Arbuluk elkartearen berrindartzea gidatu zuen desagertzeko zorian zegoenean eta Diazek Arbuluk egindako lanari jarraipena eman zion.