Gazte talde bat antolakuntza lana bere gain hartzeko prest agertu da eta, beraz, gauzak okertzen ez badira, datozen urteetan ere antolatuko da
Hilaren 21ean Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 25. edizioa egingo da. Mendizaleak Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira, 07:00etan. Aurtengo ibilbideak 32 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibela du.
Izen emateak 8 euro balio du. Zumarragako Ispilla kiroldegian, Urretxuko Aldiri kiroldegian eta Ostadar mendi taldearen egoitzan eman daiteke izena. Martxaren egun berean ere eman daiteke, irten aurretik, 10 euro ordainduta. Internetez ere eman daiteke izena. Internetez izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.
Abenduan antolatzaileek edizio hau azkena izan zitekeela iragarri zuten, erreleborik agertuko ez balitz. Bada, gazte talde bat antolakuntza lanak bere gain hartzeko prest agertu da. Beraz, gauzak erabat okertzen ez badira, Beitia mendi martxak badu etorkizuna.
Argazkia: Carlos Mediavilla.