Hitzarmena sinatuko duen lehen udala izango da
Zumarragako Udalak Asviamie amiantoaren biktimen elkartearekin hitzarmena sinatuko du. Duela aste batzuk amiantoaren biktimek aurkeztutako mozioa onartu zen eta bertan Gizarte Zerbitzuei biktimei eta beraien senitartekoei laguntzeko eskatzen zitzaien.
Hala, udala Asviamieko ordezkariekin elkartu zen eta hitzarmen bat sinatzea erabaki zuten. Zumarragako Udala Asviamierekin hitzarmena sinatzen lehena izango da.
Hitzarmen horren eskutik, herritarren artean sentsibilizazioa landuko da (hitzaldiak, bideoak…), osasun arloko langileekin lan mahai bat eratuko da, biktimei eta beraien senitartekoei aholkularitza zerbitzua eskainiko zaie eta Asviemieri baliabideak eskainiko zaizkio. Hitzarmenak bi urteko iraupena du. Asviamieko kideek osoko bilkuran parte hartu zuten eta Zumarragako Udalari eskerrak eman zizkioten.