
Aurtengo Eitzako jaietako krosean ere dibertsitate funtzionala duten haurrek parte hartuko dute. Haurrak karroetan joango dira eta nahi duten guztiek karroak bultzatzeko eta, hala, haurrekin parte hartzeko aukera izango dute. Karroak Zure irrifarra, nire indarra elkarteak eta Muevete por los que no pueden elkarteek ekarriko dituzte. Krosa larunbatean izango da, 17:00etan.