ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Jorge Andueza 'Pitu'-k jarritako 'Urrun bezain gertu' bertso sorta.
- Egilea: Jorge Andueza ‘Pitu’
- Gaia: ‘Urrun bezain gertu’
- Doinua: Agur sagar beltzaran
Goiz honetan eutsi
diot denborari
hemen egotea ez al da
aizue nahiko sari
azkar pasatu zaizkit
une eder ugari
nahiz eta une honetan
nagoen oso urduri
parez pare hitzegin
nahi dizut zuri
Bapatean mugitu zait
neure barrena
zurekin egiten dut
ez ikusiarena
gertuan zaudenean
denontzako pena
denok nahi zaitugu
ahal den urrutiena
ezkutaketan zera
lagunik onena
Ezkutuan zinen eta
gaur agertu zera
momentuan utzi dugu
dena bertan behera
lotsa eragiten digu
joateak kalera
Erotu ote naiz orain?
da dudan galdera
ez dakigu nora jo
aurrera edo atzera.Gerorako utzita
une aproposa
batera hamaika planik
Ez ditugu Osa
jada dena da alferrik
gorpua dugu hotza
gustukoa ez genuena
bihurtzen da prosa
gaur ondo ulertu dut
zer den heriotzaGertu dugu heriotza
esan nahi dut ozen
gure artean ez baita
inortxo gelditzen
gauza bat ein zazue
naizenean hiltzen
disfrutatu unea
irrifartxo baten
eta dolua pasatu
ahalik ta lasterrenKatolikoa nintzen
ai katolikoa
nere amaren hitzetan
naiz akolitoa
ez zazue mezarik egin
ez dut gustukoa
disfrutatu une oro
lagun artekoa
hil arte izango naiz
gerra ematekoa