Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala jokatu da gaur arratsaldean. Ibilbidea aldatu egin dute antolatzaileek, eguraldiagatik. Emakumezkoetan, Ainhoa Sanz urretxuarra laugarren postuan sailkatu da. Naiara Irigoien nafarra nagusitu da, 38:42 denborarekin; bigarrena Malen Osa oñatiarra (39:05) izan da eta hirugarrena Silvia Lara (39:10). Sanzek 39 minutu eta 27 segundo behar izan ditu proba bukatzeko.