1980ko hamarkada hasieran Sabino Legarda-Ereño legazpiarrak Urolako trenari eta trenetik ikusten ziren tokiei argazkiak atera zizkien. Argazki horien artean, aldundiak antolatutako Musika Egunean ateratakoak daude. Musika Eguna Xabier Leteren ekimenez antolatu zen, aldundian jardun zen garaian.
Legarda-Ereñok eta Urolako trenean lan egin zuen Inazio Galdona urretxuarrak emanaldiak egin dituzte argazki horiekin. Legazpin, Urretxun, Zumarragan eta Azkoitian egon dira. Baita adinekoen egoitzetan ere. Ikastetxeetara ere joan nahi dute, gazteek Urolako trena ezagutu dezaten.