Aritz Egeak, Ainhoa Sanzek eta Ibai Larreak munduko mendiko lasterketa txapelketan parte hartuko dute
Goierri Garaiak balentria egin du: Sanz eta Larrea klubeko kideak dira eta Egea klubeko kidea izan zen
Ekainaren 6tik 10era munduko mendiko lasterketa txapelketa (World Mountain and Trail Running Championships) egingo da Austriako Innsbruck hirian. Goierri Garaiak balentria egin du, klubeko bi korrikalarik eta klubekoa izandako beste batek parte hartuko baitute: Aritz Egea urretxuarra (klubeko kide ohia), Ainhoa Sanz urretxuarra eta Ibai Larrea antzuolarra. Miguel Cristobal prestatzailea beraiekin joango da Austriara. Hirurak Espainiako selekzioarekin joango dira.
Egeak 84,9 kilometroko lasterketan parte hartuko du, Sanzek lasterketa bertikalean eta Larreak 15 kilometrokoan.