Bi-Tartean elkarteak irudi berria aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Epaimahaiko kideek bi lan aukeratu dituzte lehiaketara aurkeztutakoen artean eta orain herritarrek bi horietako bat hautatu behar dute. Bi lanak, eta lehiaketara aurkeztutako gainontzeko guztiak, Zelai Arizti kultu etxeko sarreran daude. Bozketa gaur hasi da eta ekainaren 7an amaituko da. Parte hartu nahi duten herritarrek kanpainara atxikitako establezimenduetan egindako erosketen tiketak erabili behar dituzte botoa emateko: atzean proposamen gustukoenaren zenbakia jarri behar dute eta beraien izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi. Tiketak kultur etxeko erakusketa aretoan dagoen kutxan sartu behar dira. Bozkatzen duten guztien artean 30 euroko lau erosketa bale zozkatuko dituzte.
Horra hor epaimahaiak hautatutako bi irudiak. Herritarrek bi horietako bat aukeratu behar dute.
Eta horra hor lehiaketara aurkeztutako gainontzeko lanak.