Europako araudia urra dezakeela uste du
Elkarrekin Zumarragak Plastic Energy-ren egitasmoaren berri emango dio Europako Batzordeari. Izan ere, Europako araudia urra dezakeela uste du. “Lursailak sektore estrategikoak erakartzeko erabili behar dira. Balio erantsia duten enpresak erakartzeko. Ingurumena eta herritarren osasuna errespetatzen dutenak. Plastic Energy-k ordea, plastikoak pirolisi bidez erretzen dituen lantegi bat ireki nahi du Zumarragan. Europako araudiaren arabera, pirolisia errausketa prozesu bat da. Prozesu horrek kutsatu egiten du eta osasunarentzat oso arriskutsuak diren sustantzia kimikoak isurtzen ditu: CO2, SO2, dioxinak, furanoak… Sara Rego Ezker Batuko eurodiputatuak halako lantegi bat musika eskolatik, etxebizitzetatik, La Salle-Legazpi ikastetxetik, anbulatoriotik eta ospitaletik gertu irekitzea egokia iruditzen zaion galdetuko dio Europako Batzordeari”.