Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
Pertsonalismoak eta inposizioak albo batera utzi behar dira. Herri hau guztion artean egiten dugu. Beraz, gardentasuna, irekitasuna eta parte hartzea izango dira gure ekarpenak. Ekonomia, gazteentzako eta bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako enplegu-politikak eta gizarte politikak dira gure programaren zutabe nagusiak.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Urolako geltoki zaharrean espazio multifuntzional bat, Arcelorren kiroldegi berria, ADIFen lursailean aparkalekuak, haurrentzako parke estaliak (Trintxeran, Zelai Ariztin, Etxeberrin, goialdean eta Eitzako pilotalekuan)… EAJrentzat auzo guztiek balio berbera dute. Udalerri orekatua lortzea da gure helburuetako bat. Zumarragako auzo guztiek garrantzi bera izan behar dute. Herritar guztiek udal zerbitzu berberak jasotzeko duten eskubidea bermatuko dugu, edonon bizi direla ere. Horretarako, besteak beste, gune eta auzo horien irisgarritasuna hobetuko dugu, adinekoentzat zein gainerako herritarrentzat.
Duela lau urte ere alkatetzarako aurkeztu zinen. Nola ikusten duzu zure burua?
Nire burua gogotsu ikusten dut, Zumarragaren alde lan egiteko ilusioz eta konpromisoz.