Bi ordu eskas falta dira 2023ko udal eta foru hauteskundeak amaitzeko; 20:00etan itxiko dira hautetsontziak. Botoen kontaketaren zuzeneko kontaketa egingo du Goierriko Hitzak. 51.331 goierritarrek daukate botoa emateko eskubidea.
Bi ordu eskas falta dira 2023ko udal eta foru hauteskundeak amaitzeko; 20:00etan itxiko dituzte ateak hauteslekuek. 18:00ak arteko parte hartze datua %47,3koa izan da; 2019an baino %5,9 gutxiago.
Eskualdeko 51.331 herritarrek daukate 2023ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea. 20:00etan itxiko dira bozkalekuak. Guztira 208 zinegotzi hautatuko dituzte herritarrek. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere eratuko dira. 51 batzarkide aukeratu beharko dituzte gipuzkoarrek.
Hautagaiek botoa ematera joateko dei egin die herritarrei.