EAJk sei zinegotzi lortu ditu (bat galdu du), EH Bilduk bost (bat irabazi du) eta PSE-EEk bi (orain arte ere bi zituen)
Urretxun EAJk gehiengo absolutua galdu du eta EH Bilduk igoera izan du. EAJk zinegotzi bat galdu du (zazpitik seira pasa da) eta EHk bat irabazi ditu (lautik bostera pasa da). Beste bi zinegotziak PSE-EErenak izango dira.
Parte hartzea nabarmen jaitsi da. 2019an %70ekoa izan zen eta gaur %55ekoa izan da. Duela lau urte EAJri bozkatu zioten asko etxean gelditu dira. Duela lau urte EAJk 1.697 boto lortu zituen eta gaur 1.342 lortu ditu. EH Bilduk, berriz, boto batzuk irabazi ditu: duela lau urte 1.171 boto lortu zituen eta aurten 1.238. PSE-EEk ere boto gutxi batzuk irabazi ditu. Duela lau urte 536 lortu zituen eta gaur 561.