Josu Idigoras: "PSE-EErekin eta EH Bildurekin hitz egiteko prest gaude eta programak begiratu beharko dira"
EAJk boto asko galdu ditu Zumarragan, baina bi zinegotziei eustea lortu du. EH Bilduk bere beharra du gobernatu nahi badu. PSE-EEk ere bai, gehiengoarekin gobernatu nahi badu.
Zein da zure balorazioa?
Emaitza orokorrak aztertzen ari gara, balorazioa egiteko. Printzipioz, Zumarragan abstentzioak kaltetu egin digu. Gu %3a jaitsi gara eta PSE-EE %7a. Abstentzioa handiak EH Bilduri emaitza ona lortzen lagundu dio. Boto gehiago lortuko genituela uste genuen, herritarrek dute hitza.
Zuek duzue gobernuko giltza. Zuek nahi duzuenak gobernatuko du.
Printzipioz, bai. Matematikak hori dio. Hori argi dago. Programak ikusi beharko ditugu. Zer egin daitekeen begiratu beharko dugu. Gu PSE-EErekin eta EH Bildurekin hitz egiteko prest gaude, noski. Hau ez da bata kentzea eta bestea jartzea. Programak begiratu behar dira. Lau urte oso luzeak dira akordio puntualekin ibiltzeko.