Mikel Serrano: "Gainontzeko herrietan ez dago Plastic Energy-rik eta gainontzeko herrietan ere EH Bilduk gorakada nabarmena izan du"
Zumarragako PSE-EEk zinegotzi bat galdu du eta horrekin gehiengo absolutua. Mikel Serrano alkategaiak ez du uste zumarragarrek bere alderdia zigortu dutenik.
Zein da zure balorazioa?
Oraindik lehen indarra gara Zumarragan. Botoa eman diguten zumarragarrei beraien babesa eskertu nahi diet. Horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen digu eta orain arte egindako ibilbidea berresten du. Zumarragarrentzat konfiantzazko lehen indarra alderdi sozialista da.
Boto dezente galdu duzue. Zergatik uste duzu gertatu dela?
Ez dut analisia beroan egin nahi. Pertsona asko joan zaigu legealdi honetan. Gure jarraitzaileak ziren asko, tamalez, dagoeneko ez daude gure artean. Bestalde, EH Bilduk indarra hartu du Euskadi osoan.
Plastic Energy-ren egitasmoak ez al du eraginik izan?
Ez. Gainontzeko herrietan ez dago Plastic Energy-rik eta gainontzeko herrietan ere EH Bilduk gorakada nabarmena izan du. Plastic Energy-ren aurka azaldu diren beste batzuk ere behera egin dute.
Zer gertatuko da orain?
Bozkatuenak gara eta Zumarragaren alde lan egiten jarraituko dugu. Datuak eskuan, alderdi sozialistak egin behar ditu lehen deiak. Lehenago ere egoera horretan egon gara. Ea lanketa horrek ze emaitza ematen dituen. Egingarriak diren aliantzak egin behar