PSE-EEk sei zinegotzi lortu ditu, EH Bilduk bost eta EAJk bi. Elkarrekin Zumarragak ez du zinegotzirik lortu.
Zumarragan PSE-EEk gehiengo absolutua galdu du eta EH Bilduk igoera nabarmena izan du. PSE-EEk zinegotzi bat galdu du (zazpitik seira pasa da) eta EHk bi irabazi ditu (hirutik bostera pasa da). Beste bi zinegotziak EAJrenak izango dira. Elkarrekin Zumarragak zuen zinegotzi bakarra galdu du.
Parte hartzea jaitsi egin da. 2019an %67koa izan zen eta gaur %61ekoa izan da. Duela lau urte PSE-EEri bozkatu zioten asko etxean gelditu direla esatea ez da gehiegizko ausardia. Duela lau urte PSE-EEk 2.515 boto lortu zituen eta gaur 1.935 lortu ditu. Ia 600 boto galdu ditu. EH Bilduk, berriz, 300 baino gehiago irabazi ditu: duela lau urte 1.241 boto lortu zituen eta aurten 1.577. EAJk botoak galdu ditu: duela lau urte 912 lortu zituen eta gaur 675. Elkarrekin Zumarragak 51 boto galdu ditu: 321etik 270era pasa da.