Urretxun EAJk gehiengoa galdu du. Jon Luqui alkategaiak hori espero zuela esan du.
Emaitza hauek espero al zenituzten?
Duela lau urte ez genuen gehiengo absolutua lortzea espero. EH Bilduk kanpaina potoloa egin du eta 67 boto gehiago lortu ditu. Guk 135 boto inguru galdu ditugu. Abstentzioko boto asko dago hor. Logika du. Egoera ikusita, gaitzerdi. Hiru aldiz aurkeztu gara eta hiruetan esan dugu akordioetara iristeko prest gaudela.
Eta bihartik aurrera, zer?
Berriro lanera. Ondorioak atera beharko ditugu, lasaiago. Udaleko egoera ona da eta horrek lasaitasuna ematen dit. Guztion arteko harremana ona da, akordioetara iristeko modukoa. EH Bildurekin eta PSE-EErekin hurrengo lau urteetan egin beharrekoa adostu beharko dugu. Duela lau urte herriak hitz egin zuen eta orain ere bai.
Beti bakarrik gobernatu duzue.
Ez dut aterik ixten. EH Bilduk eta PSE-EEk ere akordio batera iristeko aukera dute. Emaitzak ikusita, aukera guztiak aztertu behar dira. Jon Altolagirrek zoriontzeko deitu dit eta lasaiago hitz egitekotan gelditu gara.