Larunbaterako antolatutako ekitaldiak direla eta, Zumarragako Udalak azoka ostiralean egitea erabaki zuen. Azkenean larunbatean egingo da, ordea. Ekitaldiak direla eta, postuetako batzuk plazatik aterako dira. Hiru toki ezberdinetan egongo dira: plazako baserritarren gunean, trintxeran eta Zelai Ariztin. Baserritarren gunean baserritarrak eta ekoizleak egongo dira, trintxeran arropa saltzaileak eta Zelai Ariztin elikadura postuak.