Urte luzetan Urretxu-Zumarraga ikastolan mantenu lanetan aritu ondoren, Agustin Etxezarretak erretiroa hartu du. Atzo, ondo merezitako omenaldia egin zioten ikasleek, irakasleek eta gainontzeko langileek.
Etxezarreta hunkituta dago oraindik. “Sorpresa izan zen. Ez nekien ezer. Ikasleek beraiek idatzitako mezuak eman zizkidaten eta amaieran Unax bilobak oparia eman zidan. Zoragarria izan zen”.
Omenaldiko bideoa jende askok ikusi du. “Kalean jendeak gelditu egiten nau, telefonoz deitu didate… Gasteizko ikastola batean ere lan egin nuen eta bertatik ere deitu didate. Oso hunkigarria izaten ari da. Eskerrak eman nahi dizkiet guztiei”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide