DJ Pelos (Javi Martinez) eta DJ Pikatronik-ek (Juan Pikasarri) DJ festa bikaina egin dute Urretxuko Berit tabernan. Jende asko gerturatu da festaz gozatzera eta dantza egitera.
Festa atzo arratsaldean hasi zen eta goizaldera arte jarraitu dute. Txandaka aritu dira. Bakoitzak ordu erdiko saioak egin ditu. DJ Pelos-ek pop, rock&roll, euskal rock, hard rock eta punk kantak eskaini ditu. DJ Pikatronik-ek, berriz, dance, disco, funky eta house musika.