Alarma Moreak ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an Irisarrin egingo den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdian parte hartuko du. Uztailaren 1ean (larunbata) joko dute, 17:15ean, Plazan.
EHZ Euskal Herrian egiten den jaialdi garrantzitsuenetako bat da. 1996an egin zen lehenengoz. Oso musikari ezagunek parte hartu dute: Sutagar, Public Enemy, Lluis Llach, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Fermin Muguruza, Crystal Fighters, Manu Chao…
Aurten, Gatibu, Liher, Zetak, Mice, Belako eta Willis Drummond taldeek parte hartuko dute, besteak beste. Beste kultur ekitaldi batzuk ere egongo dira.
Jaialdiaren berri izateko, sakatu hemen.