Arantxa Tapiak Garapen Ekonomiko eta Ingurumen sailburuak EH Bilduk egindako galderei erantzun zien atzo. Eusko Jaurlaritzaren Sprilur sozietatea Arcelorrenak ziren lurren jabea da eta aldundiarekin eta udalarekin lur horiek uzteko hitzarmenik ez duela sinatu esan zuen. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak Plastic Energy-ren egitasmoa aurkeztu zuten duela hilabete batzuk eta Tapiak egitasmoa definitu gabe dagoela esan zuen. Baita ez dakiela zergatik aurkeztu zuten ere. Lantegiaren eraikuntza lanak 2023ko urrian hastea ezinezkoa dela gehitu zuen. Asko jota, ordurako eraikinak botatzen hasi daitezkeela. Plastic Energy Sprilurrekin harremanetan jarri dela, Arcelorren lantegia irekitzeko asmoa azaldu diola eta proiektua aurkezu duela onartu zuen. Baita akordioa lortzeko lan egiten ari direla ere.
Horretaz gain, hainbat enpresek bertan ezartzeko asmoa azaldu dutela eta proposamen horiek aztertzen ari direla esan zuen.