Josetxo Mujikak beterano mailako txapelketa irabazi du eta Jose Mari Mujika hirugarren sailkatu da beterano mailan
Plazaola Urola triatloi taldeko kideek Gasteizko VI Half Triatloian parte hartu zuten. Distantzia horretako Euskadiko txapela zegoen jokoan. Oier Diaz de Espada, Josetxo Mujika, Juan Carlos Rueda, Estanis Carpio, Jose Mari Mujika, Genma Hernandez eta Iñaki Etxanizek parte hartu zuten, Garaioko urtegian, Arabako lautadan eta Gasteizen egin zen proban. 1.900m egin zituzten igerian, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilmetro korrikan. Plazaola Urola taldekoek emaitza bikainak lortu zituzten. Hernandezek 5. postua lortu zuen emakumezkoen sailkapen orokorrean (Euskadiko 2. postua), Mujikak beterano mailako Euskadiko txapela lortu zuen beste behin eta Mujikak 3. postuan sailkatu zen beterano mailako Euskadiko txapelketan. Hurrengo zita larunbat honetan izango dute, Zarauzko triatloi ospetsuan.